《合金装备5:幻痛》派遣任务时间降低10倍MOD
San Juan Bautista | ||
---|---|---|
Paraguaiko udalerria | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Paraguaiko departamendu | Misionesko departamendua | |
Posta kodea | 080101–080110 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 26°38′00″S 57°10′00″W / 26.6333°S 57.1667°W | |
![]() | ||
Azalera | 2.165 km2 | |
Altitudea | 61 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 33.785 | |
Dentsitatea | 16 bizt/km2 | |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania eta Guaraniera | |
sanjuanbautista.gov.py |
San Juan Bautista Paraguaiko udalerri bat da, Misionesko departamenduan kokatua. 2.314 km2ko azalera du eta 2018ko estimazioen arabera 23.062 biztanle zituen.[1]
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko jaiak ekainaren 24an ospatzen dira San Joanen omenez. Sanjoanetan erromeriak, zaldiketak, zaldikoen hezteak eta zezenketak egiten dira. Horrez gain, janari tipikoa dastatzeko aukera dago; hala nola, batiburrilloa, haragi errea hesolan (gaztelaniaz: asado a la estaca) eta kavurea (guaranieraz: kavure, gaztelaniaz: caburé).
2001az geroztik hiriko udalak eta Batiburrilloaren Batzordeak Batiburrilloaren, Sirikiaren eta Sanjoandar Txorizoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero. Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak interes turistiko nazionaleko jaialdi izendatu zuen 2019an, 1408/2019 zenbakidun ebazpenaren bidez.[2]
Sanjoandar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agustín Pío Barrios (1885-1944): gitarra-jotzailea eta musikagilea.
- Sebastian Sasiain Zubillaga (1900-1976): nekazaria, batiburrillo plater tipikoaren eta siriki edariaren sortzailea.
- José del Rosario Diarte (1910-1955): harpa-jotzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Dirección General de Estadística, Encuestas y Censos. (2015). (pdf) Paraguay. Proyección de la Población por Sexo y Edad, según Distrito, 2000-2025. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015eko urriaren 16a) (kontsulta data: 2018ko irailaren 30a).
- ↑ (Gaztelaniaz) Secretaría Nacional de Turismo del Paraguay. (2025-08-14). San Juan Bautista prepara su XIX edición del Festival del Batiburrillo. (kontsulta data: 2025-08-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) San Juan Bautistako udalaren webgunea